Noticias

 
  • Kurtso amaieran batzartu eta eskolako arduradunek eta udalak eskolako komun danak berregitea adostu eben

Igorreko Udalak izan dau zer konpondu hastear dan ikasturteari begira Inazio Zubizarreta herri ikastetxean. Eraikin nagusiko komun danak berregin eta handitu dira, beheko solairukoak zein goikoak. Danera, 80.000 euroko inbertsinoa.

Epeak estuak izan arren lanak azkar eta modu onean eroan dira aurrera eta kurtso barria hasi orduko komunak eta inguruak atondu eta garbi dagoz daborduko. Komun kopurua handitu da, hodiak ordezkatu dira eta itxuran eta erosotasunean irabazi da.

Igorreko udalak eta eskolako eta zuzendaritzak komun kopuruaren urritasuna konpondutzat ematen dabe baina barriro be gogora ekartzen da udaletik ume kopurua gero eta handiagoa dala eta leku falta benetako arazo bihurtu dala. Izan be, kurtso hasieratan gurasoek, batez ere ume txikidunek, benetako ezinegona jasan behar izaten dabe euren seme alabak herriko eskolan sartuko diran edo ez jakin arte.

Beinat Anzola alkateak dinoanez “gure herriko ume eta gaztetxoen hezkuntza eta heziketa jasoteko eraikinaren egoera ona bermatzea lehentasuna da guretzat eta udaletik ardura osoz jokatzen dogu obra hauek egiterakoan. Ezin da aitzakia txikiekin ibili eta gure herriaren geroa baztertu”.