Noticias

 

Gaur egun Igorreko Agirre Lehendakaria kalea Foru Aldundiarena da. Aipatu kalea Igorreko herriaren esku jartzeko baldintzak argitzeko asmoz hainbat bilera burutu dira Bizkaiko Foru Aldundiko Itziar Garamendi garraio saileko arduradunarekin 2011 urteko abenduaren 15ean lehenengoa eta 2012 urteko abenduaren 3 an beste bat.
Bilera horietan ezin izan zen gaiaren inguruan ezer zehaztu. Horren aurrean, 2013. urteko apirilean Igorreko udaletik gutuna bidali zitzaion gaia argitzeko asmoz. Aldunditik jasotako erantzuna nahikoa ez dela ulertuta, gaia Ekainaren 24ko plenoan eztabaidatu zen. Bilera honetan, Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek (Bildu, EAJ eta Igorre Danontzat) Bizkaiko Foru Aldundiari honako eskaria egiteko erabakia hartu zuten: Aldundiari Foru araudia betetzea eskatzen diogu eta zeharbideak ordezkatzen duen herri barruko bidea herritarren beharrizanetara egokitzeko emAngo duen kontraprestazioa zenbatekoa izango den zehaztu dezala. 

Jarraian gutunaren kopia:

“Igorreko herrian 2009 ko abenduan saihesbidea zabaldu zenetik, urteak eta urteak herritarron beharrizanetara egokitu ezinik egon garen erdiko kalean aspaldi egin beharreko interbentsinoak egiteko garaia dela uste dugu.

Egin beharreko eraldaketa lanak egiteko asmoz Agirre Lehendakaria kalea Igorreko udalaren esku jartzea eskatzen dugu foru araudiak aurrikusten duen moduan eta horretarako araudi horretako 59. Artikuluko 4. puntuan aipatzen dena betetzea da baldintza bakarra, gure erabakia behin betiko plenoz hartu orduko artikulu horren 4 puntua zenbatean zehaztuko den jakinaraztea eskatzen dugu.

Foru araudiak adierazten duena: Dokumentua ikusi (PDF, 129Kb)

Foru araudiak aipatzen duen moduan beraz hainbat gauza zehaztu beharko lirateke:

  • Zein eremu den Udalarena izatera pasako dena
  • Zenbatekoa izango den foru aldundiaren kontraprestazioa
  • Erabakia plenoz hartu eta zenbatera egon daitekeen indarrean traspasoa"