Albisteak

Web berria 

Igorreko Udalak webgune berria dauka. Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.igorre.net web atariak itxura berritua eta eduki gaurkotuak ditu. Horrez gain, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udaletxearen antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzu eta baliabideak eta udalerriko egitura ekonomikoaren azalpena. Halaber, Arratiako udalerri honetara datozen bisitariei zuzendutako eskaintza kultural eta turistikoa batzen du. Erabiltzaileek mapa interaktiboak kontsultatzeko, jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, igorre.net webguneak teknologiak berrienak erabiltzen baititu.