Albisteak

 
2014ko martxoak 20, 11:00etatik 19:00etara, Igorreko Kultur Etxean.

Igorreko Udalak, 2013an, Beharbide proiektua abiarazi zuen langabezian zeuden pertsonak laguntzeko eta herriko enpresak sustatzeko asmoz.

Martxoaren 20an, Igorren, Kultur Etxean enpleguari buruzko azoka egingo da. Ekintza honen xedea, ingurunean dauden lan eskariak eta enpresek eskatzen dituzten langileen ezaugarriak igorreztarrei helaraztea eta ezagutaraztea da.

Lan azoka honetan hurrengo zerbitzuak eskainiko dira:

  1. Proiektuaren 1. fasean parte hartu eta Igorren prestakuntza nahiz langile beharrizanak aurkitzen lagundu duten enpresa guztien erakusketa egitea.
  2. Laneratzea handitzeko asmoz, Udalak 2014an orientatzeko, prestatzeko eta lana bilatzeko egingo dituen jarduera guztien berri ematea.
  3. Curriculumak jasotzea, oraingo lanpostuetarako edo etorkizunean hutsik geratu daitezkeen lanpostuetarako zenbait profil edukitzean interesa erakutsi duten enpresentzat.
  4. Lana bilatzeko teknika efikaziei eta gaitasun profesional eskatuenei buruzko orientabidea eskaintzea eta informazioa ematea, bi hitzaldien bidez.
Lan azokarako sarrera librea da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Talde txikiko hitzaldiak, ordubetekoak dira eta 12:00etan nahiz 18:00etan egingo dituzte.

Zenbait lan poltsa egongo direnez gero, curriculumak eramatea komeni da.

Aurrez aurreko atentzioa jaso nahi dutenek beharbide@aldalan.com helbidera idatzita edo 946 026 209 telefonora deituta hitzordua eskatu dezakete.

Kartela ikusi (PDF 884KB)