Albisteak

 

Apirilak 28, barikua, 17:00etan eta 19:00etan Lasarte Aretoan.
Sarrerak 8 €. Lasarte Aretoko txartelagaz (bazkideak) 6 €.

Aurretiko salmenta takillan:

  • Igorren erroldatutakoentzat, 2017/03/25ean zapatua, 10:00etan (gehienez erroldatutako pertsonak beste sarrera erosi ahal izango dira).
  • Lasarte Aretoko bazkideentzat, 2017/03/28an asteartea, 10:00etan (sarrerarik gelditzen bada).
  • Gainerakoak, Kutxabanken bidez 2017/03/30ean osteguna, 10:00etatik aurrera (sarrerarik gelditzen bada).

OHARRA: Zuetako batzuek deitu egin diguzue galdetzeko ea familiakoren baten karnetak ekarri ahal dituzuen, beraiek ezin direlako etorri, edo beraiek zuei beraien sarrerak oparitzen dizkizuetelako. Baiezkoa esan zaizue, egoera normaltasun baten barruan zegoela ulertu dugulako. Baina ikusita sarrerak lortzea dagoeneko igorreztarren karnet bilketa hutsa bihurtu dela, eta batzuek 15-20 karnet bildu dituzuela, egun horretan 40-50-60-70 sarrera eramateko, arauak berrikustea beste erremediorik ez dugu izan.

Gero eta argiago daukagu kolan lehengo daudenek sarrerak ehunaka erosiko dituztela gainera, atzekoek beraien karnetak emanda, eta kola egiten duzuen gehienok sarrera barik geldituko zaretela, ZU BAI ZUn mugatu arte gertatzen zen bezala. Hori guztiori dala eta, SENTITZEN DUGU, BAINA ERABAKI DUGU PERTSONA BAKOITZEKO KARNET BI ONARTUKO DITUGULA GEHIENEZ.

Eskerrik asko eta parkatu eragozpenak.

Sinopsia: Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere ELENE eta HAIZEA bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, MIKEL, udalekuko langilea. MIKELi HAIZEA gustatuko zaio hasieratik, baina gero ELENErekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

MARKEL, mutil alaia eta baldarra dugu, eta batez ere tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. GARI, udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe MARKEL zirikatzen.

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.