Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

(ekainaren 26tik uztailaren 28ra)
MATRIKULAZIO ARAUAK

Matrikulazio epea maiatzaren 15etik 26ra izango da Igorreko Kultur Etxean. Aipatutako epea igarota, ez da matrikularik egingo. Prezioa Igorren erroldatutakoentzat: 30€ asteko. Neba-arreba bi direnean 25€ asteko ume bakoitzeko, eta hiru direnean 20€ asteko ume bakoitzeko. Prezioa ez erroldatuentzat: 40€ asteko. Neba-arreba bi direnean 35€ asteko ume bakoitzeko, eta hiru direnean 30€ asteko ume bakoitzeko.

Igorren erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Plaza kopurua gaindituko balitz, zozketa publikoa egingo litzateke maiatzaren 29an. Egun horretan bertan behin behineko zerrendak argitaratuko dira.

Ordainketa egiteko eta osasun fitxa eta baimena aurkezteko epea maiatzaren 30etik ekainaren 2ra izango da. Ordainketa Kultur Etxean edo transferentzia bidez egingo da (kontu-korronte zenbakiak Kultur Etxean eskatu ahal dituzue). Azken kasu honetan ezinbestekoa izango da Kultur Etxera ordainagiria ekartzea. Epe hori igarota ordainketa egin ez dutenen plazak itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaizkie, plazari uko egiten zaiola ulertuko da eta.

Ekainaren 5eko astean behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Esku-orria (PDF 422KB)