Albisteak

 

Otsailaren 17ko plenoaren ostean 2020ko udalekuen kontratazioa martxan jarri zen Igorreko Udaletik. Hala ere, prozedura burutu orduko, martxoaren 14an alarma-egoeran sartu ginen. Orain arteko faseetan haur eta gazteentzako ekintzak egin ezin izan diren arren, ekainaren 8tik dugun 3. fasean ekintzok aurrera eramateko neurriak publikatu dira. Hori dela eta, aste honetan egoera berri honetara moldatzeko lanketa egin eta uztailaren 13tik 30era Udako umeentzako ekintzak antolatuko ditugu. Ezohiko egoera honetan matrikulazioa www.igorre.net web orriaren bitartez izango da ekainaren 16tik 24ra eta informazio sakonagoa ere bertan eskura daiteke.

Bandoa (PDF 147KB)

Matrikulazio arauak (PDF 454KB)

Umeen zerrenda (PDF 569KB)