Albisteak

 
  • Aldi baterako kontratua daukie eta daborduko beharren dabiz

Administrari laguntzaile lanposturako eta peoi beharrerako egin ziran azterketak. Igorreko Udalak lan poltsa bi zabaldu ebazan uda hasieran udalean sortzen diran beharrizanak betetzeko. Danera, berrogeitahiru pertsona aurkeztu ziran administrari laguntzaile posturako eta hamahiru peoi lanposturako frogatara. Udal administrari lanpostua ordezkapen bat betetzeko izango da 2014. urteko hasierararte luzatuko dana eta peoi lanpostua behin betiko lanpostua atera arte mantenduko da.

Igorreko Udaleko enplegu eta pertsonaleko zinegotzi dan Gurutzne Azumendiren esanetan " herriagandik hur egon behar dogu erakundeok bizi doguzan garaietan eta udaletik horixe bultzatzen dogu; doguzan bitartekoakaz jendeari lana eskaintzea".