Albisteak

Nesken arteko futbol norgeiagoka 

Joan zen larunbatean jokatu zen nesken arteko III.futbol triangularra. Igorreko udalak eta Arratia Futbol taldeak antolatutako lehia honetan hiru talde izan ziren parte hartzaileak: Abantoko neskak, Athleticekoak eta bertakoak, Arratia futbol taldeko neskak.

Talde bakoitzak45 minutuko bi partidu jokatu zituen. Lehenengo txandan Abantoko neskak eta Athletic aritu ziren aurrez aurre eta zuri gorriek lortu zuten garaipena. Bigarren partidua etxeko taldearen eta Abantokoen artekoa izan zen eta hemen Abantok irabazi zuen. Hirugarren eta azken partidua izan zen emozio gehien izan zuena. Etxeko taldeak eta Athleticeko neskak jokatu zutena. Emozioz eta ilusioz beteriko partiduan Athleticek garaipena ziurtatu zuen. Harmailetan giro polita osatu zen, kanpoko bi taldeen jarratzaileak oihuka eta bertakoen zaleak ere Arratiako taldea animatzen jo eta ke.

Sari banaketa partiduaren ostean egin zen. Arratia Futbol taldeko ordezkariak, Karmele Aurrekoetxea kirol zinegotziak eta Iñaki Iturriotz zinegotziak  eman zizkieten sariak.