Albisteak

Musika tresna 

Txoke! alkarteak Igorreko Udalagaz batera antolatuta

Jardunaldiak: Azaroak 16-18

Erakusketa: azaroaren 12tik 23ra arte Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik barikura goizeko 10:00etatik 20:45rak arte

Azaroaren 17 eta 18an, Txoke! elkarteak Igorreko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Euskal Herriko Musika Tresna Egileen inguruko Jardunaldiak izango dira Igorreko Kultur Etxean.

Jardunaldi hauen helburua gaur egungo musika tresna egile  artisauen egoera gizarteratzea eta eta kontzientzia hartzea da. Hainbat ekintza izango da. Astebururako Euskal Herrikoak eta atzerriko astisau, museologo eta jakitunekin  mahai-inguruak antolatuko dira, eta baita musika tresnen inguruko tailer didaktikoak. Kontzertuetan (zapatu eta domekan) bai tresna egileak  (musikariak ere badirenak), bai musikariak ikusi ahal izango dira.