Albisteak

Batzarra 

INBIU euskera egunean grabauko dogun euskeraren aldeko Lip dub grabazinorako antolaketa lanak maiatzean hasi ziran: ibilbidea zehaztu, gidoia prestatu, atrezzoa, parte hartzaileakaz alkartu… eta irailean ekin deutsogu zehaztapen lanari irailaren 24ko grabazinoan ezustekorik egon ez daiten.

Euskera Planeko helburua izan da, euskerea oinarri, danon parte hartzea bilatzen dauan ekintza zabala eta anitza antolatutea, herriak herriarentzako eginiko ekintza izatea, alegia. Alde horretatik erantzuna ezin hobea izan da, eta irailaren 6an parte hartzaile guztiekaz egin dogun batzarrean Igorreko alkarte guztiak batu gara udaletxeko pleno aretoan:  


 

  • Rugby taldea
  • Futbol taldea
  • AEK
  • Bertso eskola
  • Iban Mayo lagunartea
  • Arantzarte
  • Zaztaparrak
  • Motxogan
  • Luis Iruarrizaga abesbatza
  • Esku Pilota
  • Motor taldea
  • Musika eskola
  • Elkar ezagutuz taldea
  • Noka
  • AME
  • Arratiako Ziklista Elkartea
  • Gazte Asanblada
  • Kino mendi taldea
  • Jobiu argazkilaritza
  • Axular kultur elkartea
  • Berbalagun taldea

Euskera Planetik eskerrak emon gura deutsiegu parte hartzaile guztiai euskeraren aldeko Lip dub grabazinoan parte hartzeako erakutsi daben interesagaitik.

Irailaren 14an daukagu hurrengo hitzordua, 19:30ean udaletxeko plazan.

Erdu zeu be irailaren 24an grabauko dogun Lip dub-era!!!!

10:30ean udaletxeko plazan!