Albisteak

Lip Dud-a prestatzen 

Sortu, idea buruan bueltaka hasi zan eta apurka-apurka sortu da alkarlana, sortu da beharrerako gogoa, parte hartzea, sortu dira hamaika eztabaida, baina bagoaz bidea sortuz, hazia ereinez eta indarrak hartuz.

Sartu, hurbildu geure egun handira, urri lehenenegoaren 24 an Igorreko plazan. Sartu festara, euskerearen INBIU egunera, murgildu alkarteen artean eta sartu zuon burua kamara eta musikaren erritmoan. Sartu eta ez Za(har)tu.

Zertu, dogu egitaraua, zertu dogu egun handia, ebatzi da bakotxa non kokatu. Zertu beharreko zer guztiak zertuta dagoz daborduko eta kamaren aurrean be bakotxak bere izaera eta berezkotasuna zertu beharko dau. Zertu eta ez Ser tu.

Geurea sustertu, behar dogu, geure berbakera, geure hizkuntza, geure euskerea. Geure abotsa sustertu behar dogu, hankak, bihotza, alkarteen urte osoko jarduna, giro ona eta azken batean, geu garena susertu behar dogu, euskaldunon izakera.