Albisteak

 

Igorreko Udalaren osoko bilkureak, 2013ko apirilaren 15eko batzarrean, honako erabagi hau hartu eban:

  1. HASIERAN ONESTEA arau subsidiarioen antolaketa xehatuaren 17. zenbakiko aldaketa puntuala, 1.6.28 artikuluan, honekin lotuta: nekazaritzako tresnak gordeteko txabolak eregiteko baldintzak.
  2. Jente-aurrean azalduko da espedientea, 20 eguneko epean, horri buruzko iragarkia argitaratuta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen diran egunkarietan. Bestalde, Udalaren webgunean be argitaratuko da. Epe hori azken iragarkia argitaratzen danetik aurrera hasiko da zenbatzen (2/2006 Legearen 95. art.).
  3. Adierazi behar da Igorreko udal-mugartean nekazaritzako tresnak gordeteko txabolak eregiteko lizentziak emotea etenda geratuko dala (2/2006 Legearen 85. artikulua, Plangintza Araudiaren 120. artikulua).
  4. Aurkeztutako agiria bideratu eta udal arkitektoari jakinarazoko jako.

IGORREn, 2013ko apirilaren 16an.

ALKATEA

Beinat Anzola Uriarte.