Albisteak

Igotrans 

IGOTRANSa martitik aurrera
Igorreko auzuneetarako garraio zerbitzua, Igorreko taxistekaz ematen dana, 2010eko irailean ipini zan martxan proiektu piloto legez.
Proiektuaren emaitzak ikusita,  martitik aurrera IGOTRANSek aurrera jarraituko dau, baina egun gutxiagotan eskainiko da, errekurtsoak ahalik eta hobetoen aprobetxatzeko.

Ze auzotan emongo dau zerbitzua IGOTRANSek?
Martitzen, eguen eta barikuetan, Igorrebasorako eta San Kristobalerako zerbitzua izango da. 
Solaguren, Loiate, Garai, Garamendia, Mimintze, Garakoi eta Urkuzura ere hurreratuko da martitzen, eguen eta barikuetan. Horretarako, bezperan eskatu behar da telefonoz 902 540 890 zenbakira deituta.

Zelan erabili?
Udaletxean bonuak eskatu lehenengo. Bonu honeek dohan dira. Behin zerbitzua erabilitakoan, taxistari bonu bat emon eta 1€ bakarrik ordaindu beharko deutsazu bidaiako.

Ze ordutegi eukingo dau zerbitzuak?
Bi linea finko dagoz, Igorrebaso eta San Kristobalekoa. Linea honeek ordutegi zehatza daukie, asteko egunen arabera.

Igorrebaso linea
- Igorreruntz, auzotik urtetan dan ordua: martitzenetan 10:00, eguenetan 8:10 eta barikuetan 10:00.
- Auzoruntz, paradatik urtetan dan ordua: martitzenetan 12:30, eguenetan 11:00 eta barikuetan 12:30.

San Kristobal linea
- Igorreruntz, auzotik urtetan dan ordua: martitzenetan 10:10, eguenetan 8:20 eta barikuetan 10:10.
- Auzoruntz, paradatik urtetan dan ordua: martitzenetan 12:40, eguenetan 11:10 eta barikuetan 12:40.

Solaguren, Loiate, Garai, Garamendi, Mimintze, Garakoi edo Urkuzukoa bazara, bezperan zerbitzua eskatuten dozunean taxistak esango deutsu ze ordutan pasa leitekeen zure bila.

Etxera etorriko da taxistea?
Linea finkoetan ez. Seinale bereziak ipini dira eta seinale honeen alboan itxaron behar zeunke. Dana dala, mogitzeko arazoak badekozuz, bezperan 902540890 telefonora deitu eta taxisteagaz berba eginda konpondu leiteke.