Albisteak

 
  • Igorreko Udalak bilera batera deitu ebazan 1979tik honako zinegotziak ikurrinaren inguruko ekimenak planteatzeko. Deialdia gutunez burutu zan (atxikita).

Bilera uztailaren 23an burutu zan alderdi ezberdinetako 13 alkate, zinegotzi eta zinegotzi ohiren partehartzeagaz. EAJk idatzia errejistratu eban udaletxean ekimen honetan parte hartuko ez ebala adierazteko. Zinegotzi eta zinegotzi ohien bileran EAJgaz bilera burutzea erabaki zan ikurrinaren aldeko ekimen bateratuak lantzeko.

Udalaren ustez oso positiboa da Igorreko EAJk bere idatzian ikurriñarekiko erakusten dauan jarrera: “ez jaku bat ere ez gustatzen bandera española gure herrian zintzilikatuta egon daitekeenaren barria. IKURRIÑA DA GURE BANDERA”.

Sinboloen inguruan Igorre mailan tradizino politiko ezbardinen artean dagoan adostasuna adierazten dau eta baikor kokatzen gaitu inposizinoen kontra eta ikurrinaren alde herri-mailan burutu leikezan balizko ekimenen aurrean.

 Gutuna (PDF, 55Kb)