Legezko oharra / pribatutasun-politika

Datuen tratamenduaren erantzulea

Ohar eta lege informazio honek www.igorre.net domeinuko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du.

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren inguruko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritako informazio betebeharraren arabera, jakinarazi nahi dizugu webgune honen titularra hauxe dela:

IGORREKO UDALA (Tratamenduaren Erantzulea). IFK: P4810700G. Helbidea: ELEXALDE kalea 1 – 48140 IGORRE (BIZKAIA).

Harremanetarako datuak:
Telefonoa: 946315384
E-posta: info@igorre.net

Xedea

Erantzuleak erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau. Honen bidez, honako araudi eta legeriak beteko dira: Datuen Babesari buruzko indarreko araudia, Europako Parlamentuaren 2016ko apirilaren 27ko Batzordean adostutako 2016/679 (EB) Araudian jasotakoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (aurrerantzean “DBAO”), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa (aurrerantzean “DPBEDBLO”). Gainera, webgunearen erabiltzaile guztiei jakinarazi nahi zaie zeintzuk diren erabilera baldintzak.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok onartzen du bere erabiltzaile izaera, eta hemen jasotako xedapen guztiak eta aplikatu daitezkeen bestelako lege-xedapenak zehatz-mehatz betetzeko konpromisoa hartzen du.

Erantzuleak eskubidea izango du webgunean agertzen den edozein informazio aldatzeko, eta ez du horretaz abisurik eman beharrik izango. Nahikoa izango da Erantzulearen webgunean argitaratzearekin.

Erantzukizuna

Erantzuleak ez du webgunean argitaratutakoaren ondoriozko erantzukizunik izango, informazio hori hirugarren batek manipulatu edo sartutakoa izan bada.