Gertakariak

Kartela 

Txalo produkzioak

Zezeilak 26 domeka, 20:00etan

Prezioa: 8 €

Lasarte Aretoko bazkideak: 6 €

Aktoreak: Iker Galartza, Sara Cozar, Joseba Usabiaga

Iraupena: 74 min.

Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten dan hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Gizon bi eta andra bat eta jakina... gitxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak... edo ez. Zerbaist gertatuko da. Larria izango da hareen arteko adiskidetasuna kolokan ipiniko badau. Zer egingo zeunke zure bikotekideak zure lagun onenagaz alde egingo baleu? Biei barkatuko zeunskie? Bietako bateri? Nori? Eta heriotza tartean bada... dana desbardin ikusten da? Edozer parkatu zeinke maitasunagaitik? Eta adiskidetasunagaitik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?

Zein da zure aukerea? Hil arte bizi.

Hil arte bizi heriotzaz berba egiten dauan komedia eta adiskidetasunaz jardungo dan tragedia da. Biziteko gogoaz berba egiten dauan tragikomedia.