Gertakariak

 

Aukhera diskoaren aurkezpena.

Maiatzaren 23an, barikua, 20:00etan Lasarte Aretoan.

Sarrerak 6 €, Lasarte Aretoko lagun txartelagaz 4,5 €.

Boskote bizkaitarrak bere bigarren diskoa - Aukhera (Gaua Records, 2014)- aurkeztuko dau Lasarte Aretoan. Kheraukideek kontzertu berezia eskeini gura deuskue. Izan bere, hainbat kanta  barri joko dabe lehenengoz jendaurrean.

Folk talde barritzaileak ez dau bakarrik etorri gura geurera. Horretarako, diskoaren grabaketan  parte hartu eben hainbat kolaboratzaile oholtza gainera izango dira gonbidatuak; besteak beste, Arratiako AK-37ko neskak eta Lander Zabala panderojole lemoarra.

Kherau-k Aukhera izeneko bere bigarren diskoa
plazaratu du Gaua Recordsekin. Diskoaren 14 kantak konposatzean ez da egon muga kreatiborik ezarri duen estilorik. Horregatik, Aukhera ez da publiko zehatz bati bideratutako proposamena, baizik eta edozein entzulek goza dezakena baizik. Gainera, artisau-produkzioa izan da Aukhera, erabat esperimentala. Alde batetik soinu erakargarria lortu izan nahi dute, baina besterik, egiazkoa, organikoa eta zintzoa.

AUKHERA erditze kolektiboa duzu. Odoltsua, mingorra, luzea. Hesteetatik idatzitako akordeak, ekiaren egusentiari begirako hausnarrak, eta taberna-zulo giroko elkarrizketa-pasarteak. Esku-hartzea behar izan duena eta arrakalak sortu dituena. Alea jaso orduko, entzule, dakizula zornea garbitu diegula gure zauriei, baina orbanak lekuko, ez gara lehengo berberak.

Informazio gehiago: www.kherau.com