Gertakariak

 

Apirilaren 21ean, zapatua, 20:00etan Lasarte Aretoan

Aktoreak: Kepa Errasti, Ane Pikaza, Ainara Ortega
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
Gidoilaria: Kepa Errasti
Teknikoa: David Alkorta

Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…

Mami Lebrun antzezlanak lortu du 2017ko Donostia Antzerki Saria. Epaimahaiak hainbat arrazoi eman ditu lan hau saritzeko: “Sorkuntza handiko lana izateaz gain, energia handikoa da eta ikuslea hunkitzea lortzen du. Horrez gain, elementu asko uztartzen asmatu dute: dantza, musika, umorea, hunkigarritasuna, hurbiltasuna…”.

Prezioa: 8€ (Bazkideak 6€)

Aurretiko salmenta