Gertakariak

 

Apirilaren 27an, ostirala, 18:00etan Lasarte Aretoan

Konpainia: Laenananaranja
Zuzendaritza: Jon Koldo Vázquez
Testua: Mikel Pikaza y Jon Koldo Vázquez
Abeslariak: Sandra Fdez. Agirre / Aintzane Crujeiras
Musika: Roberto Castro "Boti"
Panpinak manipulatzen: Marta Alvarez, Itziar Fragua / Miren Larrea, Iñigo Eibar / Jon Koldo Vázquez
Iraupena: 50 minutu
Hizkuntza: Euskera
Adin guztietarako

Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu!! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…

“Kontukantari”, txotxongiloekin egindako antzerki kontzertua, herriz herri, pozez bete gaituen proiektua izan da. Honi jarraikortasuna emateko, “Kontukantari 2, Mendian ibilitari” sortu dugu. Oroimenean ditugun beste hamar abesti berrikusten ditugu oraingoan: Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe kolpeka, Guk euskaraz, Furra furra eta Arratsalde honetan. Betiko euskal kantak erritmo ezberdinetara.

Prezioa: 5€ (Bazkideak 3,75€)

Aurretiko salmenta