Gertakariak

 

Martxoaren 23an, zapatua, 21:30ean Lasarte Aretoan

Prezioak: 8€ / Lasarte Aretoko bazkideak: 6€

Zur eta lur utzi zuten mundu guztia, Telecinco-ko “Got Talent” saioan, “Txoria txori” kantuaren moldaketa flamenkoa egin zutenean, publiko eta epaimahaiaren txaloak lortuz. Orduz geroztik, disko bat argitaratu dute, “Sonakay denontzat”, zeinetan, kantu propioez gain, lau euskal kanturen moldaketak aurkitu daitezke: Benito Lertxundi-ren “Loretxoa”, Urko-ren “Lehenengo ikasgaia”, Pier paul Berzaitz-en “Denborareki” eta, arestian aipatutako Mikel Laboa-ren “Txoria txori”. Izan ere, donostiar hauek ijitoak eta euskal herritarrak izateaz harro daude, eta eurentzat arima bi hauek uztartzea naturala da. Eta, bai, integrazio adibide bat dira, baina, batez ere, musikari trebeak dira eta gozamena da hauek entzutea.

Aurretiko salmenta