Gertakariak

 

20:00etan Igorreko Lasarte Aretoan.

  • Zuzendaria: Luca Guadagnino
  • Lurraldea: Italia
  • Urtea: 2017
  • 132 min

Eliok, 17 urteko gazte batek, bere gurasoek Italiako iparraldean duten landa-etxe batean igarotzen du 1983ko uda bero eta eguzkitsua. Alferkerian, musika entzunez, liburuak irakurriz eta igeri eginez ematen du denbora bere aitaren amerikar laguntzaile berria etxera heltzen den arte. Oliver xarmagarria da, Elio bezela, jatorri juduak ditu, eta gaztea, bere buruaz segurua eta erakargarria da, baita ere. Hasiera batean, Elio gaztearekiko apur bat hotz eta urrun azaltzen da, baina laster, txangoak egingo dituzte elkarrekin eta, uda aurreratu ahala, elkarren arteko erakarpena areagotuko da.