Gertakariak

 
Azaroaren 8an, barikua, 21:00ean Lasarte Aretoan
Prezioak: 8€
Lasarte Aretoko bazkideak: Debalde.

Jon Maia (abeslari eta bertsolaria)
Gorka Hermosa (akordeoia)
Pitti (kitarra)
Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Jon Maia bertsolariak Gure Kasa (Etb1) saioan azaldu zuen bezala Hezurbeltzak proiektu musikal huts bat baino gehiago bezala ulertzen dugu guretik eta hau Euskal Herriko txoko guztietara helaraztea da gure grina.

Aurretiko salmenta