Gertakariak

 

Urtarrilaren 25ean, zapatua, 20:00etan Lasarte Aretoan

Adriana Bilbao dantza konpainia

  • Prezioak: 8€
  • Bazkideak: 6€

Dantza, koreografia: Adriana Bilbao.
Ahotsa: Beñat Achiary.
Cantaor: Raúl Micó.
Kitarra: Guillermo Gillen.
Pianojolea: Michel Queueille.
Barrenadoreak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas.
Olerkiak: Gabriel Aresti, Itxaso Borda.
Argazkiak: Jon Etxezarraga.

Ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak,eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita. Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen etahegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna. Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta.

Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duenpertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.

Aurretiko salmenta