Gertakariak

 

Hizlaria: Ángel Larrea Beobide

Antolatzaileak: Igorreko udala eta Angel Larrea

Hizkuntza: euskara

Plaza erreserbatzeko Kultur Etxean: 94673625

Igorreko eta, orokorrean, Arratia inguruko ume eta gazteen hezkuntzarekin eta lanbide formazioarekin erlazionatuta egon diren udal-eskolak, Foru Aldundiaren babespean sortutako auzo-eskolak, ordena erlijioso eta fraideen ikastetxeak, eragile partikularrek bultzatutako hezkuntza-zentroak eta Arratian ezagunak diren irakasle aintzindari batzuk (andereñoak eta maisuak) izango dira Angel Larrea historialariak emango duen hitzaldiaren aztergaiak eta protagonistak. Bestalde, frankismo garaiaren amaieran, ikastola berrien mugimenduan egindako lan pedagogikoarekin lotuta, egile arratiar batek idatzitako euskarazko material didaktiko batzuk erakutsi eta azaldu ere egingo dira.