Historia

Igorren gizakia, Goi-Paleolitikoan (9.000 K.a.) agertzen da, aro horretakoak diralarik, Geretalegoateko Atxa koban aurkituriko aztarnak. Geroagokoak (Neoloitikoa) dira, Atxarte kobako gizaki aztarnak, koba hau be, Aramotz mendiketaren mendebaldean dalarik. Ordurako gizakia ehiztaria izatetik artzaina izatera aldatu zan.
Lehenengo koban, IV mendeko (Erromatar Aginbidearen amaiera) aztarnak be aurkitu dira, orduko berezia zan, nekazaritza jarduera eta latindar eragina erakusten dabelarik.