Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak Kultura/Kirol Sailari eskatuko dio Udalak eskaintzen duen zerbitzu batean alta emateko.
Eskabideko datuak egiaztatu ondoren, interesdunak dagozkion tasak ordainduko ditu eta aukeratutako zerbitzuan edo jardueran alta emango zaio.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.igorre.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elexalde 1, 48140 Igorren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Igorre Udaleko telefono honetara: 94 631 53 84.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.