Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak obra handiko lizentzia eskatuko dio Hirigintza Sailari.
Hurrengo eraikuntzek izango dute obra handiko izaera:
- Oinplano berriko obrak: Lursail edo orube batean egindako eraikuntzak, lurzorua desberdina denean edo eraikin bat handitzeko altuera edo azalera gehiago ematen zaionean.
- Eraikuntza baten birgaitze obrak: Eraikuntza baten osotasuna edo gehiengo zatia aldatzen denean bere balio arkitektonikoei egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera-baldintzak hobeak izan daitezen.
- Berritze obrak, sail eskudunak bere konplexutasunagatik, entitate teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik obra handikotzat jotzen dituenak.
- Eraikuntzen eraispen partziala edo osoa: lizentzia beharko dute berehalako hondamendiaren arriskua dela medio udal agindu batek babesten ez dituenean, edo onartutako eraikuntza-proiektu baten barnean daudenean.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
- Ordainagiria
- Partzelazio Lizentzia
- Txostena
- Beste administrazio batzuen konkurrentziaren ondorioz emandako baimena
- Planoa 1:250 eskalan
- Oraingo egoeraren Planoak
- Baldintza-agiria.
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.igorre.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elexalde 1, 48140 Igorren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Igorre Udaleko telefono honetara: 94 631 53 84.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.