Pribatutasun politika

IGORREKO UDALAK webguneko erabiltzaileei informazioa emango die datu pertsonalen tratamendu eta babesaren inguruan. Izan ere, webgunean nabigatzean, baliteke erabiltzaile eta bezeroen datuak jasota geratzea.

 

1.- Erabiltzailearentzako informazioa

Tratamenduaren erantzulea:
IGORREKO UDALA
IFK: 946315384
Helbidea: ELEXALDE kalea 1 – 48140 IGORRE (BIZKAIA)

Datuen babeserako ordezkaria

IGORREKO UDALAK, Datuen Babeserako 2016/679 (EB) Araudi Orokorraren 37.1. artikuluarekin bat etorriz, Datuen Babeserako Ordezkari bat (DBO) izendatu du. Harremanetarako posta elektronikoa honakoa da: dpd@igorre.net.

Datuen tratamenduaren helburua:

  • IGORREKO UDALAK nabigazioaren, kontsulta edo eskaeraren ondorioz eskuratzen dituen datuak kudeatzea, eta, hala badagokio, jakinarazpenak bidaltzea.
  • Administrazio honek bere zerbitzuetako edozeinen bidez antolatzen dituen prestakuntza, jardunaldi edo bestelako ekitaldietarako izen-emateak kudeatzea.

Datuak gordeta mantentzeko irizpideak: emandako datu pertsonalak interesdunak horiek ezabatzeko eskatu arte (datuen gaineko eskubideak gauzatuz) mantenduko dira gordeta, eta, edonola ere, aplikatzen diren legezko epeak beteta.

Legitimazioa: datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria interesdunaren berariazko baimena izango da, edo, hala badagokio, kontratu edo/eta zerbitzu bat burutzea. Edozein unetan erretiratu ahal izango da baimena, eta horrek ez dio kalterik egingo baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Hartzaileak: jasotako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada beharrezkoa eskatutako zerbitzua emateko, edo arlo horretan eskumena duten administrazio publikoen kasuan, agintari eskudunek eskatzen dituztenean, aplikatzen diren lege eta araudi xedapenen arabera.

Eskubideak: Erabiltzailearen eskubideak honakoak dira:

  • Tratatzen ari diren datu pertsonalak ikusteko eskatzea eta informazio hori idatziz jasotzea, eskatutako bidetik.
  • Datu zehaztugabeak zuzentzeko eskatzea, edo, hala badagokio, horiek ezabatzeko, datuak aurrerantzean ez badira beharrezkoak izango jaso ziren helburuetarako.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea.
  • Datu pertsonalen tratamenduari uko egitea, edozein unetan. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko zaio.
  • Datu pertsonalak eramateko eskubidea, tratamendua baimenean oinarrituta dagoenean, eta bide automatizatuen bidez egiten denean. Datuak modu egituratuan entregatuko dira, erabilera komun eta irakurketa mekanikorako.
  • Emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.
  • Datuen babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamatzeko eskubidea.

Erabiltzaileak aurretik azaldutako eskubideak gauzatu ahal izango ditu posta helbide edo posta elektronikoaren bidez. Behar den moduan identifikatuko da eta gauzatu nahi duen eskubidea argi azalduko du: dpd@igorre.net

Datuen jatorria: datu pertsonalak interesdunak berak emango ditu, borondatez. Erregistro-prozesuetan edo erabiltzaileari emandako formularioetan egin daitezkeen galderak erantzun ez edo datuak ematen ez badira, baliteke zerbitzu jakin batzuk ezin jasotzea. Kasu horretan, Erantzuleak adieraziko du datu pertsonal horiek ezinbestekoak direla zerbitzua eman ahal izateko.

Erantzuleak datu pertsonalen konfidentzialtasuna ziurtatu eta horien segurtasuna bermatuko du. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datuok ez galdu, aldatu, edo baimenik gabe ez erabiltzeko.

2.- Erabiltzaileak emandako informazioa

14 urtetik beherakoek ezin dituzte beren datu pertsonalak laga gurasoen edo legezko tutoreen baimenik gabe.

Erabiltzaileek, beren datuak formularioan jasoz edo deskarga formularioetan aurkeztuta, modu askean eta zalantzarik gabe onartzen dute beren datuak ematea beharrezkoa dela Erantzuleak eskaerari erantzuteko, eta datuak gainerako eremuetan sartzea borondatezkoa dela.

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datuak egiazkoak direla, eta horiek izan ditzaketen edozein aldaketaren berri emateko ardura hartzen du.

Webgunearen bidez eskatutako datu guztiak beharrezkoak dira erabiltzaileari zerbitzu egokia emateko. Datu guztiak ematen ez badira, ezin izango da bermatu Erantzuleak ematen dituen informazioa eta zerbitzuak beharrizanei erantzuteko modukoak direnik.

3. Segurtasun-neurriak

Datu pertsonalen babesari buruzko indarreko arauetan ezarritakoaren arabera, Erantzulea DBAO eta DPBEDBLO araudietan jasotako xedapen guztiak betetzen ari da, DBAOren 5. artikuluan eta DPBEDBLO araudiaren 4. artikuluan azaldutako printzipio guztiak betez. Datuen tratamendua gardentasun eta zintzotasunez burutuko da, jaso diren helburuen arabera.

Erantzuleak bermatzen du DBAO eta DPBEDBLO araudietan ezarritako segurtasun-neurriak aplikatzeko politika teknikoak eta antolakuntza ezarri dituela, erabiltzaileen eskubideak eta askatasuna babesteko, eta eskubide horiek gauzatzeko informazio egokia jakinarazi dela.

4. Segurtasun arrakalak

Erantzuleak webgunearen datu-baseari eragiten dion edo hirugarrenei eragin ahal dien edozein segurtasun-arrakalaren berri emango die interesdun guztiei eta agintari eskudunei, arrakala hori hauteman eta hurrengo 72 orduen barruan.

Legeria eta jurisdikzio aplikagarria

Webgune honen edo horren bidez garatutako jardueren inguruko gatazka edo desadostasunak konpontzeko, Espainiako legeria aplikatuko da. Horren mende geratuko dira bi aldeak, eta Bizkaiko Epaitegiek eskumena izango dute arazo horiek ebazteko.