Monumentuak

 
Olabarriaga baserriko lastategia

Vildosola jauregia (XVIII mendekoa). Iurregoikoa be deiturikoa, Elexaldeko Andra Mariren eliza aurrean. Lehenago “dorrea-jaurregia” motakoa zan XV. mendeko gudal-etxearen itxurakoa, bloke errektangularrezkoa eta, hegaletan oin karratuko dorre bi diralarik. Gero hegal bi gehitu jakozan, dorre biribila eta elipsoide erako eranskina. Huts-guneak harlanduz inguraturik eta gainerakoa harlangaitzezkoa.

Olabarri jauregia (Olabari auzoa). XIX mendeko neoklasiko ereduz eraikitakoa etxebizitza arkitekturaren aurrendari baliotsua da, berandukoa izanda be. Eraikuntza kubikoa da, lau isurialdekoa. Harlangaitzezkoa da, ertzak eta huts-guneak harlanduzkoak; hegalak harlanduzkoak, zutoinekaz amaiturik.

Zubizarreta etxea

Zubizarreta etxea. Mendearen hasieran modan egoanaren arabera egindakoa, neopopulismo edo neokantabrismo aukerazalean sartuz, zenbait hutsgune diralarik. Anguluetariko baten, dorre altuagoa dago, balkoi itxuradun begira-leku eta pasabide hirukituekaz.

Sabino Arana kaleako, 2, 14, 15 eta 16 zki. dun Etxeak, (XVIII mendekoak). Lau isurialdeko teilatuekaz; baserriko eta uriko arteko eraikuntza motakoak dira, Arratiako bereziak.

Orue baserria (XVI mende hasierakoa). Etxebizitza biko bizkaitar baserria, teilatua isurialde bikoa; gotiko harlanduzko eustormak alboetan diralarik. Lehenengo solairuko erdiko habe nagusian, pizkunde apainduradun erlatxa agertzen da.

Ibarrondo baserria (XVI mende hasierakoa). Zutabe artean ataria dau eta zurezko balkoi berezia zabaleran. Etxe aurpegian, XVI mendeko landutako habe-buru batzu dira. Labea berari dautsola da.

Suña baserria (XVI mende hasierakoa). XVI mende hasierako apaindurak daukoz, atzekaldeko eustormaren habeen muturretan.

Basarrate baserria (XVII-XVIII mendekoa). Arratian diran, atari gabeko zutabedunn baserria, Igorreko ikurra edo eredugarria da. Bere bezitasun handiena, harrizko ataritxoa da, etxebizitza daneko lehen solairuaren sarrerako etxe aurpegian.

Iurrebaso Andikoa baserria (XVIII mendekoa). Arratiako baserrien adibide bereizgarriena da, oin kubikoa eta piramide itxurako teilatua, lau isurialdekoa. Hegala, landutako jabalkoiek eusten dabe eta lehen solairura alboko ataritxotik sartzen da.

Igorreko Arkitektura eta Historiaren Ondarearen Zerrendaren gainerakoak hurrengoak dira: hilerri zaharra, Hilario Soloeta apezpikuaren soin-gaina, Iurrebaso jauregia, Sagarminaga etxea, Ignazio Zubizarretaren soin-gaina, Olabarriko errotea, Ubetxagako errotearen aztarnak, Urietza baserria eta labea, Artzan baserria, Beaskoetxe baserria  4 zki. dun baserriaren lastategia (Garai auzoan), Urkizuko errotea, karobia, Jesusen Bihotazren ermitea (Basarte auzoan), Iurrebaso- Erdiko etxea, Iurrebaso sortetxea eta Mulei-Etxebarri baserria (Mikele auzoan).