Monumentuak

 

Egigoikoa baserria Igorrebasoren armarria (Igorrebaso Bekoa baserria), hurrengo idazkia dauka: “Estas armas son de Yurrebaso, 1611”, alde honetako zaharrena dalarik.
Garamendiren aramarria (Erdoitza baserria). XVII mende erdi-aldekoa, Garamenditarrek,handikitza egiaztatzeko egindakoa.

Legizamonen armarria (Etxenagusia baserria). Barrokoa, XVIII mendeko. Zutoin toskanoaren gainean egoan eta baserria lurreratu zanez, aldatu egin zan Sorlekua Ubiritxaga auzoan izatearen arrazoia, Abendaño-Ubiritxaga eta Lezama-Legizamon familien arteko ezkontza da.

Egia-Otaloraren armarria (Landakoetxea baserria). San Mateoren ebangelioaren pasarte bat latinez idatzia dauko, euskeraturik hurrengoa dalarik: “sortzailea naz, arrazoiz naz benetako patroia”. Euskarritzat dauan harrian: “D. Claudio Santos de Egia. Año 1825”.

Elexalde kaleko 46 Vildosolaren armarria (Iurregoikoa jauregia). Oinean, hurrengo idazkia dauko: “No el ser pacifico quita el ser valeroso y fuerte, ni se rehusa la muerte cuando la razón incita”. XIX mendekoa da eta geroago, Alcala-Galiano etxeagaz batzean, beste armarri bat egin zan barruan, honen omenez.

46 zki. dun etxearen armarria. Elexalde kalean.