Igorreko monumentuak

Andra Mari eliza. 1208. urte inguruan eraikita. Hiru eliz-barne ditu, neurri irregularreko bi zatitan, zenbait materilez egindakoak, neurrizko berezitasuna kanpokaldetik, era eta neurri askotako harlanduaz eta langaitzezkoaz, e.a. Parroki honetan argi ikusten da eraikitzearen prozesua, handiagotzeak, barrikuntzak... Holan ba, XVI mendeko hasierakoak dira aurrekaldea, leiho borobila, koruko ahoratzearen zutabetxoak, koru zaharreko sarrera eta espainiar-flandriar klabea San Pedroren irudiagaz. Alboetako eliz-barne edo eliz-kurutzeak, ekonomia arazoak zirala ta, 1788.ean eraiki ziran, kanpandorrearen eraberri - tzeagaz batera, hau tximistaz kaltetu zalarik, mende bat lehenago. Lehentxoago, 1770.ean, dituan lau erretauletatik bat, Bilboko Joan Sainduen eleizeari erosi jakon. Horreitatik garrantzitsuena, nagusiena da, banku gainean dago eta hiru kale eta atikoa edo goiko atala ditu. Harburu edo baldatxoen gainean, salomoniar erako zutabeak dira, okerturiko  alboak dituelarik eta aurrekaldean aingeruen buruak, hostoak eta fruituak dagozelarik. Sagrario nagusia zilarrezkoa da, lehen aipaturiko gaiez hornituta eta gainaldean kurutzea. Beste erretaulak, Sortzez Garbiarena (neoerrenazentista-barrokoa); Santa Barbararena (neoklasikoa), Errosarioaren Ama Birjinaren irudiagaz, prozesiñoetan ataratzeko eta azkenik, San Pedro Damutuarena dira.

Zumeltzuko San Andres ermitea. Urkizu auzoan dago, Arratia ibaiaren alboan dan errekagune txikian. XVIII mendean eraiki zan barriro, hiru mende lehenago izan zan parrokiaren eustormen gainean, harearrizko pontearen eta hilerriaren aroa dalarik, honen hilarriekaz aterpea edo portikoa egin zalarik, 1927.ean. Ermita hau atal bi-koa da, eliz-ku ru tzea oinean eta eliz-barnearen erdian eliz-bularra, orain galdutako. San Andres irudia, barrkoa dauka, XVIII- mendekoa; gainerako altzariak oraingoak diratako.

Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobal ermitea. Ibarra zaintzeko, malda erdialdean da, eraikinak Ertaroan izaten ziraneko lekuan, San Kristobal auzoan, lehenago Elgetzu izenekoa, hain zuzen be. Ertaroko nekropolisa dauka, oraintsurarte erabilitakoa eta, horrek arte eta arkitektura aldetik oso interesgarriak egiten ditu ermitea eta nekropolisa, lehenago parrokia zala erakusten daualarik. Ermitearen oina ia karratua da, handia, harlangaitzezkoa, barrukaldea harlanduzko itxura hartzeko moduan margoztuta. Azpimarratzekoa da, gaur egun erabiltzen ez dan erromaniko motako sarrera geziarku zorrotza dauala eta alboetan ur-bedeinkatuarentzako ontzi zilindriko bi, ontzien euskarri antzeralandutako harrizko eskua ager tzen dalarik. Guzti horrek, beranduko erromaniko adibidea emoten dau (1220.etik aurrera), Bizkaian oso urria izanik. Altzariei dagokienez, XVI mendeko erretaula neogotikoa dago, Jasokundearen Andra Mariren irudiagaz; Santa Lutzi eta San Kristobalen irudiak, XVIII mendekoak dira.

San Joan Bateatzailearen ermitea

San Joan Bateatzailearen ermitea. XVI mendean sortua; 1709.ean lekuz aldatu zan, lehengo Egia auzunean eraikiz, barroko motakoa. Ermitea elizbarne bakarrekoa da, zurezko hesiz itxitako husgunea dauka eta aterpea, sarreran kanpaia dauala. Eraikuntza harlangaitzezkoa da, estalita, ertzetako harearrizko harlanduetan izan ezik. Azkenez, azpimarratzekoa da erretaula txikia, sarritan margozturikoa, neoklasikoa.

Turtureko San Migel ermitea. (Garbe auzoan). XIII mende hasierakoa, bere tankera herrikoia XVI. mendekoa dan arren. Oina errektangularra da eta harlangaitzekoa, txikia, harearrizkoa, eta handia, karearrizkoa. Zurezko korua dauka zabalera osoan eta elizpea inguru guztian. Zoruko harlosak banaka edo atalka dagoz. Erretaula erromanista, XVII. mende hasierakoa da, polikromatu eta eliz.bular barik, zutoin toskanoz zehazturiko hiru kalekoa, Mikel Deunaren (koruan daude gordeta lehenagoko irudi bi) eta Sebastian Deunaren irudiekaz.

San Antolin ermitea. Garai auzoan, Aramotz mendikatearen magalean, leku garaian dago. XVII. mendean sortua, tankera oso herrikoia dau. Txikia da, oina errektangularra, harlangaitzezkoa eta er tzetakoa harlanduzkoa. Atea, zurezko hesian sartzen da, aterpearen babesean, hemen kanpaia dagolarik. San Antolin, Sta. Marinaren eta San Lontzoren irudiak, herriko tankerako zur-landuzkoak, ditu.

Ermitea-kurutze tokia

Antonio Santuen ermitea-kurutze tokia. Andra Mari parrokiaren aurrekalde inguruan da; zenbait izen izan ditu: lehenengo, eraiki ondoren, XVIII mendean, Vera Cruz; mende bat geroago, San Antonio eta Aingeru Guardakoa eta geroago, Kristoren eta Paduako Antonio eta Antonio abata Santuena. Aipagarria da, bere neurria zein kalitatea kontutan hartuz, Euskal Herrian berezia dan eraikuntza herrikoia da. Eliz-barne bakarra dauka zati bikoa eta kapera nagusia altuera txikiagokoa eta estuagoa. Atalik aipagarriena ataria da, oso garaia, toskano zutoin bi ditualarik. Paduako San Antonio irudia rokoko motakoa da (XVIII mendekoa) eta San Antonio Abatarena barrokoa; gainerakoak, Jesukristorena, Ama Birjinarena eta San Joan Bateatzailearena, espainiar- flandriar tradiziñozkoak (XVI mendekoak) eta hiru aldareak, neoklasikoak.

Hilario de Soloeta jaunaren etxea (XVIII. mendea). Elexalde kaleko 49. zenbakian dago. Etxeak jabearen izena hartu du, izan ere, Hilario de Soloeta eta Amorrortu jauna, ospetsua eta gogoratua izan zen kalonjea, bertan bizi izan zen hil arte. Eraikin kubikoa da, eta sileria harriz eginiko lau isurialde ditu. Gainera, goialdea adreiluzkoa da. Lehenengo solairuan balkoi korritua dauka, Bizkaiko eta Arratiako baserrietan askotan erabiltzen zen egurrezkoa. Historian zehar eraikina gauza ezberdinetarako erabili izan da: irakaskuntza akademia, kultur etxea, euskaltegia, eta abar. Gero, barnealdea guztiz berritu egin da eta 1987az gero Arratiako Udalen  Mankomunitatearen egoitza da. 

Interesgarria