Igorreko kokapena

Igorreko kokapena

Udalerria, Arratia haranaren behekaldean da eta bataz besteko altuera, itsas gainetik, 91 metrokoa da. Gora-behera gitxiko azalera dau eta erdikaldean-Elexalde eta San Joan auzuneak diraneko eremua errekagunea hedatzen da, hor, Arratia eta Indusi ibaiak bat egiten dabelarik. Arratia ibaiak udalerria, Hegoaldetik Iparralderantza igaroten dau, bertako zenbait ibai-adar (Igorrebaso eta Urkizu) hartzen ditualarik, aipatu  Indusi bereziz. Igorre Udalerriaren inguruan mendiztia da, hor zenbait mendi bizkartxoak diralarik, horrein artean, Mandoia (634 metro) mendi-hegala eta Arginatx (517 metro), Bizkaiko antiklinal iparraldekoari dagokiozalarik; Iparralderago, Aramotz mendiketa da (514 metro), Ekialderantza hedatuz, durangaldeko bereizgarriak diran, harkaitzezko gallurrez; Hego-Ekialderantza, Motxogana mendixka da.<br>

Mugak
Iparraldetik, Lemoa; Hegoaldetik, Arantzazu eta Zeberio; Mendebaldetik, Bedia eta Ekialdetik, Dima.