Parte hartzea

 

info@igorre.net

udala@igorre.net

Udaletik herritarrokaz  harremanak  zabaldu guran danon eskura ipinitako beste tresna bat da email postontzi hau. Udaletik pasau beharrik barik eta edozein ordutan bakoitzak bere etxetik, lantokitik edo mugikorraren bidez danon neurrira egindako herria lortzen lagunduko gaituen bitartekoa dogu hau.

Zertarako erabili:

  1. Geure herria hobetu guran udalari proposamenak bidaltzeko
  2. Beste herrietako ereduen argazkiak bidaltzeko: Kultur ekintzak, obrak, parte hartze sistemak, parkeak…
  3. Udal langileen bitartez herrian konpondu beharreko guneak detektatzeko, kokapena eta arazoa azalduaz.
  4. Era danetako kezkak azaltzeko eta jakingura asetzeko

Herritar askorengan sortutako kezkak aurretik aipatutako bideen bidez erantzungo ditugu eta bakarkakoak ahalik eta lasterren EMAILez edo telefonoz erantzuteko konpromezua hartzen dogu.: