Euskara

 

Zer da Baietz 23 egun euskeraz?

Herri-erronka da, euskeraz ulertzen edo berba egiten daben Igorreztar guztiei zuzendua. Batzuei, hizkuntzaren armariotik urtetea proposatzen iatzue, eta besteai, armariotik urten direnak animatutea eta lagundutea. Azaroaren 10ean hasi eta Euskeraren egunean (abenduaren 3an) bukatuko da.

Zer da hizkuntzaren armairutik ateratzea?

Gure gaztelaniazko hizkuntza ohituretatik urten eta hizkuntza portaerea euskerara ekartea da. Horretarako, 3 figura dira beharrezko:

  • Ahobizi

Euskerazko jokaera aktiboa hartuz, armariotik urtengo diren herritarrak dira. Astebetez, euskeraz egingo deutsie ulertzen dauanari.

  • Belarriprest

Dakienari euskeraz berba egiteko gonbitea egingo deutsie, nahiz eta eurek erderaz erantzun.

  • Barrebizi

Euskeraz jakin ez arren eta ulertu ez arren, euskerarekiko jarrera positiboa erakusten dabe. Pozik dagoz inguruan euskeraz entzuten dabenean.