Euskara

Merkatari, ostalari, zerbitzugintza 

Beinke! Merkatarien Euskera Taldeagaz batera hainbat ekimen landu doguz euskeraren erabilera suspertzeko eta normalizatzeko gure herriko establezimenduetan.

2008an Zerbitzuen Katalogoa (PDF 3,03MB) adostu genduan eta ordutik doako zerbitzuak eskaintzen dira Udaleko Euskera Zerbitzutik. Merkealdietako kartelak (PDF 224KB) be banatzen doguz:

2010ean CD bat prestatu genduan eta bertan errotuluak eta bestelako agiriak euskeraz jartzeko materiala dago. Klik bakarra nahikoa izango da behar dana eskuratzeko.

Honako lau atal hauek aurkituko dozuz:

 

Hiztegia

Lanerako behar dozun hitza edota esaldia aurkitu ahal izango dozu horretarako prestatu dogun bilatzailearen laguntzaz.


Kartelak

Atal honetan zeure establezimendurako behar dozun kartela inprimatu ahal izango dozu. Kartel egokia aurkitzen ez badozu, bertan dagozan orri hutsak erabil leikezuz.


Idazkiak

Agiri jakin bat behar badozu (faktura, albarana…), atal honetan dagozanak bete eta inprimatu ahal izango dozuz.


Argibideak

Aurreko ataletan behar dozuna aurkitu ez badozu, edota laguntza behar badozu, berton adierazten deutsugu nora jo behar dozun.


Hala ere ez ahaztu, honako zerbitzu hauek be zure esku dituzula:

  • Doako itzulpen zerbitzua.
  • Merkatari eta ostalarientzako ikastaro bereziak.
  • Euskara ikasteko diru-laguntzak.
  • Aholkularitza teknikoa.

Zerbitzu horiek guztiak doakoak dira eta gura dozunean zeure esku izango dituzu. Horretarako deitu 946315384 telefonora edota hurbildu Euskera Zerbitzura. Mezua be idatzi ahal dozu helbide elektroniko honetara: euskera@igorre.net.

Bestelako materialak: http://www.merkatari.net/

  • Euskara eskaintzarik onena

Dokumentazioa