Euskara

 

Igorreko entitateen arteko hitzarmena, arlo sozio-kulturalean euskararen erabilera bultzatzeko

Euskarak gero eta toki zabalagoa dauka oraintsu arte arrotz edo debekatuak izan diran arloetan: administrazioan, enpresetan eta komunikabide modernoetan, esaterako.

Halanda be, legeek aitortzen deuskuezan eskubideek eta agintariek jar leikiezan bitartekoek balio gitxi eukiko dabe herritarrok ez badogu geure hizkuntza eguneroko jardunean erabilten.

Horregaitik, berebiziko garrantzia hartzean dabe herriko alkarteek, hauek betetzen dabe-eta, hein handi baten geure aisialdia. Euskararen berreskuratze, modernotze eta zabalkuntzaren prozesuan protagonistak izan daitezan urratsak emon doguz azken urteotan eta emongo doguz hemendik aurrera be: 

Orain arteko urratsak eta asmoak

Hona hemen gaia bideratuteko oin arte eman diran urratsak eta aurrera begirako asmoak:

  • 2006an herriko talde eta entitateen zerrenda hartu eta, batik bat, ume eta gazteekaz lanean zebiltzan guztiekaz  harremanetan jarri zan Igorreko Euskera Plana. Helburua talde horietako barne funtzionamendua eta kanpora begirako jarduerak zein hizkuntzatan egiten ziran jakitea zan; hau da, hizkuntzaren inguruko diagnosia egitea.
  • Diagnostikoa eginda, ez jakon jarraipen zehatzik egin eta 2011n berriro ekin deutsogu lanari. Igorren dagozan kirol eta kultur talde guztiengana jo dogu eta galdetegi baten bidez hizkuntza-egoeraren berri jaso dogu.
  • Urriaren 27an elkarte guztietako ordezkariekaz egin dogun batzarrean,  alkarteetan euskeraren erabilera bultzatzeko alkarlanean emon leikezan aurrerapausoak aztertu doguz; besteak beste, udalagaz euskeraren erabilera eta presentzia arautzeko hitzarmen bat sinatzea.
  • Hitzarmen-proposamenari baietza emon jako eta abenduaren 3an, Euskeraren Nazioarteko Egunean, ekitaldi publiko baten bidez Hitzarmenaren sinaketa publikoa egin dogu.

Hitzarmena ikusi (PDF 177KB)

 Gonbidapena (PDF 755KB)