Euskara

 
Familia Transmisioa

Euskerea Agoan egitasmoa

Martxan dago dagoeneko laugarren urtez, bai eskolan eta bai familian euskeraren erabilera handitzeko Euskerea Agoan proiektua. Umeen euskeraren erabilera apala ikusita, Ignazio Zubizarreta eskolako Euskara Normalkuntza taldeak, Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuagaz batera diseinatutako proiektua da. Egitasmoa umeai, gurasoai eta irakasleai zuzenduta dago.

Gurasoak proiektu honetako protagonista nagusiak izango dira; izan be,  jakina da umearentzat bere ingurune hurbileko helduak eredu direla: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta, batez be, gurasoak. Eredu horiez inguratuta barneratuko dauz umeak hainbat eta hainbat ezagutza, jarrera eta balio, bere bizitza ikusteko modua osatuko dabenak. Eta  prozesu horretan barneratuko dauz, besteak beste, hizkuntza ezagutza, erabiltzeko ohitura eta hizkuntzarekiko jarrera. Hori holan, urtarriletik hasita irakasleek gurasoen norabide berean aritzeko ikastaroa jaso dabe eta honen bidez, 2011/2012 ikasturterako euskararen erabilera bultzatzeko eta familia bidezko euskararen transmisioan eragiteko plan xume bat zehaztu da: urratsak, tresnak, mezuak…elebitasunari eta eleaniztasunari buruzko aholkuak, gabonetan euskeraz be oparitzeko aholkuak, esamoldeen zerrendak eta euskararekin jolasteko ideiak, oporrei begirako aholkuak etab.

Planaren lehenengo urratsean, Euskerea Agoan proiekturako antolatu dabezan jardueren barri emongo jake gurasoai:

Euskeraz ez dakiten gurasoentzako ikastaro bat antolatuko da. "Euskera.Entra un idioma en casa". Euskaraz ez dakiten hainbat gurasoren kasuan seme-alabak eskolan hastea izan daiteke etxera euskara sartzeko lehenengo urratsa. Hitzaldi honetan horri buruz hitz egingo da eta hainbat aholku emango dira: zelan lagundu euskara eta gaztelania ondo ikas daiezan; euskara eta gaztelania nahastuko dituen etab. Hitzaldia urri-bigarrenaren 26an izango da, Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean.

Guraso euskaldunentzako ikastaroa "Zergatik ez" tailerra. Tailerraren helburua euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea da. Besteak beste, guk hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartuko da; bai eta, euskararekiko jarrera baikorrak sustatu ere. Funtsean galdera hau planteatuko da:

  • "Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?"

Tailerra, zemendiaren 2an izango da, Igorreko kultur etxean, 17:30ean.

Berbalagun familian  da gurasoai zuzendutako beste ekintzetako bat; guraso euskaldun zaharrak eta barriak elkartzen dira eta astean behin euskaraz berba egiteko gunea izaten da. Ekintza honegaz, gurasoen hizkuntza ohituretan eragin gura da, guraso euskaldun barrien  euskera maila hobetu, arratiako hizkerara hurbilpena modu naturalean egiten lagundu eta oro har euskara batua egiten daben gurasoen eta arratiera egiten dabenen artean hizkuntza-komunitate bakarra osatzen lagundu.

"Euskarara hurbiltze ikastaroa" dogu egitasmo honen barruko beste jarduera bat. Ikastaro hau 60 ordukoa da eta euskera ia ezagutzen ez daben gurasoai zuzenduta dago. Ikastaro honen helburua, guraso erdaldunak euskararen ezagupenera hurbiltzea da.

Badago beste jarduera bat maila antzekoa daukien gurasoentzat: AEK-ko euskera ikastaroa (Udaletxearen diru laguntzaz). Ikasleen behar eta ordutegiari egokitutako ikastaroak izango dira, astean 8 ordukoak.

Umeai zuzenduta be egongo da ekintzarik: urtarriletik ekainera bitartean eta eguerdietako tartean, euskera erabilteko motibazino-saioak burutuko dira , hatakoxe trebatuta dagozan begiraleakaz. Jolasaren bidez harremanak euskaraz izatea lortu gura da, euskarazko esamoldeak eredu hartuta, lagunarteko hizkera ez formala lantzea.

Antolatutako ekintzetan parte hartu gura dauenak Inazio Zubizarreta eskolako idazkaritzan edota Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuan izena emon ahal izango dau.

Gurasoentzako link interesgarriak:

1.-  www.emangiltza.eus

Sartu helbide horretara eta gurasoentzako lagungarriak diran hainbat tresna aurkituko dozuz:

  • Giltzak: gurasoentzako aholkuak eta ohiko zalantzen erantzunak.
  • Testigantzak: zuon egoeran dauden beste guraso batzuen testigantza.
  • Tresnak: transmisioaren bidea lantzeko erabili ahal izango dituzuen baliabideak.
  • Aholkua Eskatu: aurreko ataletan duzuen zalantzaren bat argitu barik geratu bazaizu, idatzi lasai eta aditu bat prest izango duzue ahalik eta arinen erantzuteko.
  • Sariak: zuon iritzia batzen duen inkesta batuz gero lehiaketan parte ahal izango duzue.
  • Antolatzaileak: zuon udalerriko euskara zerbitzuari buruzko informazioa aurkituko duzue.

2.- www.katalogoa.eus  euskeraz oparitu gura dozunean, katalogoan hainbat erreferentzia aurkituko dozuz.

3.- http://www.marrazkiak.yzi.me//  Hainbat marrazki bizidun hartu ahal izango dozuz doan.