Euskara

Kartela 

Hizkuntzagaz gozatzen dauan pertsona bazara, euskerea maite badozu edo hizkuntz jolasak eta jokoak maite badozuz, erdu Mihiluzera

Martiaren 10ean hasi eta urri-lehenengoaren 22an amaituko da, INBIU egunean. Martiaren 10eko saioa aurkezpen ekitaldia izango da, Mihiluze txapelketa zelangoa izango dan erakusteko.

Hiru bikote izango dira saioko parte-hartzaileak: Iraia Inunziaga eta Naiara Zurinaga; Pedro Kortazar eta MªJose Barrenetxea eta Ainhoa Zuluaga eta Garikoitz Etxebarria.

Hiru bikoteak euren artean lehiatuko dira euskereagaz daukien abilezia erabilita. Saioa 18:00etan hasiko da Kultur Etxeko Lasarte Aretoan eta ekitaldiaren ostean kopautxoa egongo da bertaratuten diran guztientzat.

Mihiluze txapelketa  ETB1eko Mihiluze Saioan oinarritzen da baina saioaren egitura mantenidu bada be, bertokotu egin dira probak. Horretarako oin urte bi argitaratu zan Arratia Inguruko Hiztegia erabili da eta eguneroko erabileran desagertuten dabizen berbak aukeratu dira probetarako.

Helburua euskereagaz, hizkuntzagaz jolastea da, euskerea modu ludiko baten presente egotea herrian eta jolasaren bidez, bertoko berbak promozionetea eta horien erabilera bultzatutea, hori bai, umorez eta erritmo biziz.

Probak: Bi proba hauek bikote guztiek egin beharko dabez eta gainontzeko hiru probak ze bikotek egingo dauan zozketa bidez ebatziko da:

  • Tribuaren berbak. Berben esanahia asmatu egin behar da aukera ezbardinen artean;  zer da txingorra?  Abazuza eta leloa? Babalastoa eta haserretu? Ernegau…..
  • Smsak (esamesak) izango dira; saklko mzekz dzn trbtasna rktstko (sakeleko mezuakaz dozun trebetasuna erakusteko).
  • Potokumeak, bertso bat ipinten da entzungai eta azken 2 oinak asmatu behar dira.
  • Eroglifikoak, zeinu eta irudi multzoek zer esan gura daben asmatzea da erronka.
  • Imihintzioka, imihintzio bidez kontzeptuak asmatu beharko dauz bikotekideetako batek.

Puntu gehien lortzen dauan bikoteak irabaziko dau.

Kategoriak:

Eskola, institutua eta herritarrak.

Eskolakoen kanporaketak eta finala: bagilaren 10ean, Lasarte Aretoan.

Institutukoen kanporaketak: martiaren 30ean egingo dira, hamabostaldi kulturalaren barruko ekintza moduan.

Herritarrak:  kanporaketak martiaren 31n, aprilaren 21ean, maiatzaren 19an eta urri-lehenengoaren 8an izango dira, zapatuetan 18:00etan Lasarte aretoan.

Institutukoen eta herritarren final handia INBIU egunean izango da, urri-lehenengoaren 22an.

Sariak:

Partaide guztiei kamisetak oparituko jakez.

Eskola: Mihiluze jokoa eta kultur etxeko zinea eta antzerkia debalde urte amaierara arte, eta MP4-a jasoko dabe

Institutua: Mihiluze jokoa eta kultur etxeko zinea eta antzerkia debalde urte amaierara arte, eta tablet-a.

Herritarrak: Mihiluze jokoa eta kultur etxeko zinea eta antzerkia debalde urte amaierara arte, eta asteburuko egonaldia.

Izena emoteko esku-orriak banatuko dira tabernetan, komertzioetan, udaletxean, kiroldegian eta kultur etxean. Bertan agertuten dan fitxea ebagi eta kultur etxean entregau beharko da martiaren 23a baino lehen.

Fitxea (Pdf, 1,57Mb)

Mihiluze lehiaketaren aurkezpen saioaren bideoa

Lehenengo kanporaketea

Bigarren kanporaketea

Azken kanporaketa

Finalaurrekoak

Mihiluze-eskolak: Kanporaketea