Euskara

 

Langile-gai euskaldunen lan-poltsa
Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuak langile-gai euskaldunen lan-poltsa sortu dau.
Hurrengo langile-gaien lan-poltsa eratu da:
- Umejagoleak
- Partikularrak emoteko irakasleak
- Kirol monitoreak
- Aisialdiko begiraleak
Zerbitzu horietako baten beharrik badaukazu, zerrendak eta kurrikulumak kontsultatu ahal izango dozuz Udaleko Euskera Zerbitzuan. Informazioa: 94-6315384.
Lan bila eta lan horren beharra daukienen artean  zubi lana egiteko asmoa daukan zerbitzua da.
Udaleko Euskera Zerbitzuak eskaera egin daben langile-gaien zerrenda jasoko dau, datu basean bildu eta datuen konprobaziorik egin barik, harremanetan jarriko dauz langile-gai euskaldunak eta hauen beharra daukien harritarrak.
Langile-gai horien premia daukan interesatuari baino ez jakoz datuak helarazoko.
Udalak ez dau kontratuetan eragingo.
Kontratuetatik eratorritako eskubide eta betebeharrak langile eta herritarraren artean adostutakoak izango dira.
Udalak ez dau bere gain hartuko ezelango erantzukizunik.
Udalak ez dau hautaketa-prozesurik egingo.