Bizkaibus autobus enpresak Igorretik Bilbora, Arratiako beste herrietara eta Otxandiorako zerbitzua eskaintzen dau. Lineak hurrengoak dira:
- Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-Bilbo-Ospitalea-Lemoa-Zeanuri
- Ubide-Otxandio-Lemoa-Bilbo-Lemoa-Otxandio-Ubide
- Zeanuri-Lemoa-Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)
Geltokian bertan ere eskuratu ahal dozu informazinoa.
La Unión-ek Gasteiz eta Bilbogaz alkar lotzean dau Igorre.
Bestalde, taxiak daude Agirre Lehendakariko Bilboranzko geltokiaren ondoan.
Lemoan tren geltokia dago (Igorretik 5 km-tara), Bilbo, Bermeo, Durango eta Donostiara joateko aukeragaz.
Udan, aldatu egiten dira garraio publikoen ordutegiak.
Igorretik gertuen dagoen aireportua Loiun dago, nazinoarteko hegaldiak hartzen ditu.