Gizarte-Zerbitzuak

GIZARTE-ZERBITZUAK ARRATIAN

Udalen eta mankomunitateen mendeko zentroak dira. Bazterketa eta mendetasun egoerak gainditzea, gizarteratzea eta autonomia pertsonala garatzen laguntea dira zerbitzuon helburu nagusiak. Zoaz herriko gizarte zerbitzura edo deitu telefonoz eta eskatu ordua gizarte langileagaz egoteko.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

  • Informazino, balorazino eta orientazino zerbitzua: informazino eta arreta pertsonalizatua, gizarte beharrizanak kontuan hartuta.
  • Gizarte bazterkeriaren kontra: Hainbat laguntza mota doguz egoera ekonomikoa, pertsonala eta sozialaren arabera: oinarrizko errenta, gizarte larrialdiko laguntzak, gizarteratzeko laguntza bereziak.
  • Adineko pertsonei eta ezinduen familiei laguntzeko programak: etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, tele-alarmak, zaharren egoitzak, kotizatu bakoen pentsinoak.

Gizarte Zerbitzu Espezifikoak:

  • Familien eta adin txikikoen heziketarako zerbitzua. Adin txikiko ume zein nerabeei eta familiei laguntzeko.
  • Droga-gaietako prebentzio zerbitzua. Prebentzioa sustatzeko eta arriskuak gitxitzeko programak, laguntzak eta orientazinoa danantzako (gazteak, familia).
  • Gizarteratze zerbitzua: gizarte bazterketa gainditzeko prestakuntza eta enplegu prozesuak sustatzen dabez.

Arratiako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak:
Elexalde 49
Ordutegia: 8:00 - 15:00
94 631 1717

  • Arratiako Mankomunitatea
  • Osakidetza
  • Gurutze-Gorria